Páginas

domingo, 7 de diciembre de 2014

Euskeraren eguna!!

Abenduaren 3an 3DBH-ko ikasleek egun berezi batekin gozatu ahal izan genuen. Euskeraren egunari buruz jolas polit eta interesgarriak landu genituen.

Euskeraren egunari buruzko aurkezpen batekin hasi ginen eguna.

Jolastokiaren bueltan euskara bultzatzeko ekintz bat egin genuen, mihiluze izenekoa. Hor talde
batzuekin jolas batzuk egin genituen. Oso ordu ona izan zen eta euskera asko egin genuen.

Ikasle batzuk mihiluze egiten zutenean,beste ikasle batzuk mintzodromora joan ziren. Jolas honen helburua zen, gai bat ematen zizuten eta 10 minututan gai horretaz hitz egitea. Birziklapena gai politena izan zen eta oso ekintza interesgarria  izan zen.

Hamabietan Arrupe aretora jaitsi ginen bertsolari batzuen bertsoak entzutera. Oso ondo pasa genuen haiekin, oso jatorrak zirela eta.

Eta ordu batetik ordu bietara herri kirolak izan genituen eskolako frontoian. Oso ekintza dibertigarria izan zen eta klase guztia parte hartu genuen.

Oso egun ona pasa genuen baina inportanteena ere oso ondo egingenuen, euskera praktikatzea.

Creado por Julen, Jonan, Ander, Gorka P eta Gorka J

No hay comentarios:

Publicar un comentario